jueves, 18 de diciembre de 2008

3. miniproiektuko flyerra



Flyerraren tematika kartzelako ihesarena da. Dinamita da harrizko hormaren aurrean askatasuna lortzeko era kasu honetan, leihoak leherketaren momentua bera adierazten duelarik. Gainera dinamita detonadorearen itxura duen plataformak presoa askatasun arrasto hortara hurbiltzen du.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Cube pelikula


Cube pelikula espazio birtual edo mekanismo ikaragarri baten barruan gertatzen da. Teknologia eta psikologiaren inguruko trama izan daiteke, talde lanaren emaitzak adierazten dituena (nahiz eta taldeko batek bakarrik lortzen duen argia berriz ikustea). Nahiko entretenigarria dela esan daiteke.

jueves, 27 de noviembre de 2008

2. praktika txikiaren ideiaren oinarria


Eritreako gasolindegi hau izan da gure abiapuntua.

Auditorioa


Auditorioaren lehenengo proposamen formal bezala aurkezten dugu honako marrazki hau Iñaki Pérez eta nik. Altuera bikoitzeko atrio garden batek pasoa ematen dio aurkako norabidean kokatzen den auditorioari. Marismen ondoan jarriko da, pasealeku bat sortuz bien artean.

miércoles, 26 de noviembre de 2008

My architect: Kahn-i buruzko dokumentala



Kahn-en arkitektura definitzea zaila da, zerbait esatekotan monumentala dela esango nuke. Oso arkitektura emotiboa da berea, historikotasun puntu betiereko batekin. Bere bizitza bestalde, harrigarria da; munduko arkitekturik famatuenetariko bat zen bitatrtean hiru familia zituen eta egoera harrigarrian hil zen.