domingo, 22 de febrero de 2009

Naturatik hirira & Blade Runner

Naturatik hirirako bidean interesgarria izan zen Vietnam-eko paisaia zoragarrian hastea (horrela denbora luzean jarraituko duenaren esperantzarekin), Angkor-eko hiri-natura dualitatearekin jarraitzea eta Bangkok bezalako megalopolis batean bukatzea. Vietnam-en mundua sorreran nolakoa zen uler daiteke. Angkor-en gizaki eta naturaren arteko elkarbizitza ikus daiteke. Bangkok berriz gizartearen beharren erakusgarri kaotikoa da, hiri globalarena. Zentzu bera eman diezaiokegu Ridley Scott-en Blade Runner pelikulari. Mundu ultra-aurreratuaren adibidea da, naturarekin inolako erlaziorik ez duena, sintetikotasunaren gailurra. Nire ustez gehiegizkoa da. Paradojikoa da aldi berean mundu teknologiko horretan Harrison Ford-en etxea Frank Lloyd Wright-en Ennis house izatea, Wright-en oinarrietako bat natura izanik.