jueves, 27 de noviembre de 2008

2. praktika txikiaren ideiaren oinarria


Eritreako gasolindegi hau izan da gure abiapuntua.

Auditorioa


Auditorioaren lehenengo proposamen formal bezala aurkezten dugu honako marrazki hau Iñaki Pérez eta nik. Altuera bikoitzeko atrio garden batek pasoa ematen dio aurkako norabidean kokatzen den auditorioari. Marismen ondoan jarriko da, pasealeku bat sortuz bien artean.

miércoles, 26 de noviembre de 2008

My architect: Kahn-i buruzko dokumentala



Kahn-en arkitektura definitzea zaila da, zerbait esatekotan monumentala dela esango nuke. Oso arkitektura emotiboa da berea, historikotasun puntu betiereko batekin. Bere bizitza bestalde, harrigarria da; munduko arkitekturik famatuenetariko bat zen bitatrtean hiru familia zituen eta egoera harrigarrian hil zen.

martes, 4 de noviembre de 2008


Santoña 04_taldea from unaietxebarria on Vimeo.
3D-ko irudi honetan begiratokiaren inguruko ibilbidea ikus daiteke, laten gainean ibiltzea erronka bat bihurtuz bertara hurbiltzen den pertsonentzat.
Kontserba laten bidez gauzatu da proiektua. Funtsean, laten bidezko zilindro bat dago nukleoan eta inguruan eskailera helikoidal bat sortzen da gorarte.